
Aritz Aranburuk jaso du Euskadi Irratiko 2007ko Kirolari Onenaren Saria
2008/01/23
Aginte Makila oroigarriaz gain, bere pisua ardotan ere jaso du Faustino etxeak emanda
Aritz Aranburu surflari zarauztarrak jaso du Euskadi Irratiko 2007ko Kirolari Onenaren Saria asteazken honetan, urtarrilaren 23an. Txetxu Urbieta "Hiru Erregeen Mahaia" saioko esatariak eman dion Aginte Makilarekin nabarmendu du Euskadi Irratiak kirolaria Oiongo Faustino upategian egin den sari emate ekitaldian. Aranbururi, halaber, Faustino etxeak pisatu ondoren bere pisua ardotan oparitu dio. Ekitaldian, besteak beste, Iñaki Elorza Euskadi Irratiko Kiroletako burua eta Faustino upategiko Jose Luis Fernandez de Juverak ere parte hartu dute.